(castellano abajo...)

Ainhoa Ortells, 2012. urtean.

 

A. Ortells eta neure arteko belaunaldi jauzitik, bere lanari buruzko ideia gutxi batzuez idatzi nahi dut.

 

Hauek dira ideiak.

 

  1. Gizakia.
  2. Hierarkia eza.
  3. Bereizketarik ez.
  4. Lagunak.
  5. Enpatia.
  6. Feed-back-a.
  7. Purutasuna.

 

Agertzen zaigun lehena, gizakia da. Hain zuzen ere, artistaren lanetan gizakia beti hor begi-bistan dagoelako, errepresentatuta ez ezik, kezka legez ere.

 

Bigarrenez gure belaunaldikoentzat hain garrantzitsua izan dugun hierarkia da. Lanak begiratuta hierarkia eza nabarmentzekoa da, estatistikaren aldetik gizakia gehien eta nabarmen agertzen zaiguna bada ere. Dena den, A. Ortellsen egiteko moduan bada zerbait, non ditxosozko hierarkia  axola ez duen. Ez da arazoa, beraz elementu guztiak irizpide honi dagokionez, denak berdinak dira.

 

Hirugarrenez bereizketaren harira, irudiak eta lengoaiak, denak batera agertzen dira eta bereizi gabe.

 

Laugarrenez, lagunak. Fisikoak, han eta hemen dauzkan eta artista laguntzen dutenak, baina metaforikoki ere, dena “lagungarri”.

 

Bosgarrena enpatia litzateke. Gizakia lehena agertu zaigu, kezka bezala ere. Gaia, baina baita ere edonorengana iristeko asmoa. Bolizko dorrerik inolaz ere, “bestearen” begien parean.

 

Seigarrenez, feed-back delakoa idatzi dut. “Bestearen” begiradaren bidez, nolabaiteko eragina izan (A. Ortellsek honi gizartearen gaineko kezka ala ardura deritzo), baina aldi berean, bestearena ere artistak jaso eta jakina, kontuan hartu. Artista honek, arte ekintza norabide biko erlazio gisan ulertzen duelako.

 

Zazpigarren eta azkena, purutasuna, erabide nahiz helburu, daukagu. Igarotako eztabaida izan omen zen: C. Vallejo-k ala P. Guston-ek bizi izan zituzten  Poesia purua ala Pinturaren purutasunaren gaineko eztabaidak eta liskarrak esaterako. Ordea gizakiaren alde agertzen dena, nekez agertuko da purutasunaren alde, hori ezinezkoa baita artista bihozgabea ez bada (berriro horiek bolizko dorreak ala enpatia sentitzen ez duen artista gaixoa). Ondorioz, esandako guztiagatik, lan hauetan purutasun gutxi.

 

Amaitzeko hurrengo oharra: artistaren web orrialdea sarritan  bisitatu, hor bere lanaren bizitasuna eta emankortasunaren berri izango duzulako:  http://www.ainhoaortells.com/info/

 

 

Txus Meléndez, Leioan, 2012ko azaroaren 10a.

 

Ainhoa Ortells en el año 2012

 

Desde la diferencia generacional que hay entre A. Ortells y yo, quiero plasmar unas pocas ideas sobre su trabajo.
Éstas son las ideas.

 

El ser humano./  La falta de jerarquía./ La falta de diferenciación./ La compañía./ La empatía./ El feed back./ La pureza.

 

El primero en aparecernos es el ser humano. De hecho, porque el ser humano está siempre a la vista en la obra de la artista, y no sólo representado, sino que también es inquietud.

 

En segundo lugar aparece la jerarquía, tan importante para los de nuestra generación. Al observar las obras de A. Ortells se percibe la falta de jerarquía, aunque estadísticamente sea el ser humano el que más y más evidente se nos aparece. De todos modos, en la manera de hacer de Ortells hay algo, donde la dichosa jerarquía no importa. No es un problema, de manera que siguiendo esta idea, todos los elementos son equivalentes.

 

Respecto a la tercera idea, la diferenciación; las imágenes y los lenguajes, aparecen todos juntos y sin diferenciar.

 

Cuarta idea, la compañía. No sólo respecto a aquellos amig*s que acompañan a la artista y la ayudan, sino también en un sentido metafórico, todo es “acompañante”, es decir, que todo vale.

 

En quinto lugar tenemos la empatía. El ser humano nos ha aparecido en primer lugar, como inquietud. Como temática, pero también como intención de llegar a cualquiera. Sin hipotéticas torres, a la altura del “otro”.

 

Como sexta idea he escrito feed back. Desde la mirada del “otro”, tener cierta influencia (algo que ella denomina como inquietud respecto a la humanidad), pero al mismo tiempo, recibir y aprehender(1) lo de los demás, y tenerlo en cuenta. Pues A. Ortells considera la acción artística como una relación de “dos”.

 

En último lugar, la pureza, bien a la hora de hacer bien como objetivo. El debate ocurrió en algún lugar entre C. Vallejo o P.Guston sobre la Poesía pura o la pureza de la Pintura. Sin embargo el que va a favor del ser humano, difícilmente irá a favor de la pureza, es algo imposible a no ser que no se tuviera corazón (de nuevo aquellos en sus “torres” o el pobrecillo artista apático).  De manera que, y por todo lo dicho, en estas obras poca pureza.

 

Para finalizar un apunte: visitar a menudo la página de la artista, podréis manteneros informados sobre su viveza y productividad: http://www.ainhoaortells.com/info/

 

Txus Meléndez, en Leioa, el 10 de noviembre de 2012.  (Traducción al castellano por A. Ortells)

 

(1).  Fil. Concebir las especies de las cosas sin hacer juicio de ellas o sin afirmar ni negar.